Claude Cohen-Tannoudji, Dudley Herschbach, eta Heinrich Rohrer ikerlari entzutetsuek parte hartuko dute topaketan, eta hezkuntza sistemari buruzko hausnarketa egingo dute, bereziki zientzia eta teknologiaren irakaskuntzarekin erlazionaturiko gaien inguruan (haien herrialdetako ereduak eta esperientziak, egungo zientzia ikasketen gutxiespena, ikasleen motibazioa, irakasleen motibazioa,...). Galderak egiteko aukera ere egongo da, eztabaida aberasteko. Nahi dutenentzat, berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da.
Egitaraua malgutasun osoarekin kudeatuko da, elkarrizketa eta iritzien trukea ahalik eta aberatsena izan dadin.
Lehen zatia: | Ikerlarien aurkezpena: hezkuntza eta zientzien irakaskuntzari buruzko beren esperientzia eta iritzia. |
Atsedena: | Kafea edo freskagarriak |
Bigarren zatia: | Ikasleek galderak egingo dizkiete zientzialariei; aldez aurretik aukeratutako galderak, alegia. |
Berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da
Parte-hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako eta Unibertsitateko irakasleak. Aretoen edukiera kontutan harturik, parte-hartzaileen kopuru maximoa 120 zenbakian mugatuko da. |
Iraskaleek parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak: • Webgune honetan izena ematea. Parte-hartzaileen maximoa gainditzekotan, izen-ematea itxi egingo da. |
Zalantzarik izanez gero, info@dipc10.eu posta elektroniko helbidearen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.
Ikasleekiko topaketei buruzko informazioa ikusi
| Passion for Knowledge | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | Tel: +34 943 42 81 11 | info@dipc10.eu