Datak: | Irailaren 24tik 29ra |
|
Ordutegia: |
Hitzaldiak: 18h00-20h00 |
|
Lekua: |
Aquarium, Ekitaldi Aretoa |
Ezagutzarekiko grina, bizitzarekiko grina ere izan behar da; bizitzarekiko, naturarekiko eta ingurumenarekiko grina. Eta Donostia bezalako hiri batean, nola ez, itsasoarekiko grina (Passion for the Sea).
Donostiako Aquariumarekin elkarlanean, itsasoari buruzko jarduera-programa erakargarria diseinatu da, Aquariumeko ikerketa gaiak bereziki azpimarratuz.
IRAILAK 24 Passion for the Sea hitzaldiak |
|||
Passion for the Sea hitzaldietan, nazioartean entzute handia duten ikertzaileak mintzatuko dira, Aquariumeko ohiko kolaboratzaileak direnak. Itsasoarekiko grina izango dute gai nagusia, eta modu ulergarrian beren ikerketa jardueretako erronkak adieraziko dizkigute. Honako hizlari hauek daude gonbidatuta: • Charles A. Farwell Hitzaldiak Aquariumeko ekitaldi aretoan egingo dira, eta sarrera doan izango da, aretoa bete arte. |
|||
IRAILAK 25-26 |
|
Irailaren azkeneko asteburuan, naturari eta itsasoko bizitzari buruzko dokumentalak proiektatuko dira Aquariumeko ekitaldi aretoan. Adin guztietako pertsonentzako dokumentalak izango dira eta sarrera doan izango da. Itsaspeko Zinema Jaialdiko eta naturari buruzko beste zinema jaialdi batzuetako dokumental nabarmenak izango dira ikusgai. |
IRAILAK 30 |
|
Sylvia Earle eta Ada Yonath ikertzaileek topaketa bat egingo dute DBHko 4. mailako eta Batxilergoko zientzietako irakasleekin eta ikasleekin, Aquariumeko instalazioetan. Topaketan, ezagutzarekiko grinari buruz hitz egingo dute ikertzaileek eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete. |
| Passion for Knowledge | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | Tel: +34 943 42 81 11 | info@dipc10.eu