Ezagutzarekiko grina ospatzeaz gain, Passion for knowledge programak ezagutzarekiko grina piztu nahi du, gaur egungo eta etorkizuneko herritarrengan. Horregatik, garrantzi berezia eman nahi diegu hezkuntza komunitateari begira antolatu diren jarduerei. Ildo horretan, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleak eta irakasleak izango dira Kutxagune Topaketen helburua.
Kutxagunea leku ezin hobea da zientziaren zabalkunderako, eta bertan, ikasle-irakasleen eta Nobel Saridunen arteko bi topaketa egingo ditugu, ikasle gazteak ezagutzarekiko grinaz busti daitezen.
Datak: | Irailaren 28tik 29ra | |
Ordutegia: | 10:30etatik 13:30etara | |
Lekua: |
Zientziaren Kutxagunea |
IRAILAK 28 |
|
Juan Ignacio Cirac, Jean-Marie Lehn eta Franc Wilczek ikerlariek topaketa bat egingo dute DBHko 4. mailako eta Batxilergoko zientzietako irakasleekin eta ikasleekin, eta bertan, ezagutzarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete. Topaketa 10:30tan hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne. Topaketan parte hartzeko izen-emateak ikastetxeen bidez egingo dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean. |
IRAILAK 29 |
|
Irakasleek funtsezko egitekoa dute zientziarekiko zaletasuna eta ezagutzarekiko grina pizteko orduan, eta horregatik, irakasleentzat bereziki bideratutako beste topaketa bat egingo da Zientziaren Kutxagunean, zientziarekiko grina pizteko erronkari buruz eztabaidatzeko. Bertan, irakaskuntzan esperientzia handia duten ikertzaile nabarmenek parte hartuko dute. Topaketan Claude Cohen-Tannoudji, Dudley Herschbach, eta Heinrich Rohrer ikerlariek parte hartuko dute, 10:30ean hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne. Topaketan parte hartzeko izen-emateak ikastetxeen bidez egingo dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean. |
Datak: | Irailaren 24tik 29ra |
|
Ordutegia: | 10:30 - 13:30h. | |
Lekua: |
Aquarium, Ekitaldi Aretoa
|
30 SEPT. |
|
Sylvia Earle eta Ada Yonath ikertzaileek topaketa bat egingo dute DBHko 4. mailako eta Batxilergoko zientzietako irakasleekin eta ikasleekin, Aquariumeko instalazioetan. Topaketan, ezagutzarekiko grinari buruz hitz egingo dute ikertzaileek eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete. |
Datak: | Irailak 27 | |
Ordutegia: | 9:00 - 11:00h. | |
Lekua: |
Kutxagunea (Newton aretoa) |
| Passion for Knowledge | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | Tel: +34 943 42 81 11 | info@dipc10.eu