•• Parte hartuko duten ikastetxeak •• | |
2010/2011n DBHko 4. maila edota batxilergoko 1. eta 2. maila egingo duten ikasleentzat bi topaketa egingo dira.
Juan Ignacio Cirac, Jean-Marie Lehn eta Franc Wilczek ikerlariek parte hartuko dute topaketan, eta bertan, ezagutzarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei.
Topaketa 10:30tan hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne. Nahi dutenentzat, berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da.
Jaitsi zientzialariei buruzko informazioa (192kb)
Sylvia Earle eta Ada Yonath ikerlariek parte hartuko dute topaketan, eta bertan, ezagutzarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta haien lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei.
Topaketa 10:30tan hasiko da, eta 3 bat orduko iraupena izango du, hamaiketakoa egiteko atsedenaldia barne. Nahi dutenentzat, berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da.
Jaitsi zientzialariei buruzko informazio (140kb)
Lehen zatia: |
Ikerlarien aurkezpena: haien ezagutzarekiko grina eta zientzialari gisa haiek izandako esperientzia. Iraupena: Ordubete |
Atsedena: | Kafea edo freskagarriak |
Bigarren zatia: | Ikasleek galderak egingo dizkiete zientzialariei; aldez aurretik aukeratutako galderak, alegia. Iraupena: Ordubete. |
Berehalako interpretazio zerbitzua eskainiko da
Parte har dezaketen Ikastetxeak: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak. |
Parte-hartzaileak: Ikastetxe bakoitzetik irakasle bat eta hiru ikasle joan daitezke. 30 ikastetxe onartuko dira topaketa bakoitzean. |
Ikasleen ezaugarriak: 2009/10ean DBHko 4. maila edo batxilergo zientifikoko bi mailetatik edozein egiten ari direnak eta ondorengo baldintzak betetzen dituztenak: • Topaketen gaiekin erlazionatutako ikasgaietan errendimendu ona izatea. |
Ikastetxeek parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak: • 2010eko maiatzaren 25etik ekainaren 19ra arteko epean, webgune honetan izena ematea. Onartutako ikastetxeei ekainaren 22-tik aurrera posta elektronikoaz jakinaraziko zaie. |
Parte hartuko duten ikastetxeak aukeratzeko irizpideak: Eskaerek gainditzen badute baimendutako gehienezko edukiera, lehentasuna izango dute azken bi ikasturteetan ondorengoa egin duten ikastetxeek: • Hezkuntza zientifikoan proiektu edota ekintza berritzaileak egin dituztenek. |
Zalantzarik izanez gero, info@dipc10.eu posta elektroniko helbidearen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan.
Irakaslekiko topaketei buruzko informazioa ikusi
| Passion for Knowledge | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | Tel: +34 943 42 81 11 | info@dipc10.eu