Passion for Knowledgek arrakasta itzela izan du; hizlari bikainek parte hartu dutelako, zientzialarien artean ideiak trukatu eta partekatzeko baliagarria izan delako eta jasotako komunikazioen eta emandako hitzaldien maila oso altua izan delako. Hori guztia halaxe izan da, eta horrekin asebeteta egon gintezke. Baina, batez, ere, herritarrek emandako erantzunari esker izan da arrakastatsua Passion for Knowledge. Topaketetan bildu den jendeak eta ikasle zein irakasleen parte-hartzeak aurreikuspen guztiak gainditu dituzte, eta egiaztatu ahal izan dugunez, interes eta jakin-min handiarekin jarraitu dituzte hitzaldiak eta jarduerak. Horrenbestez, DIPCeko kide guztiok indarberrituta gaude, eta are ahalegin handiagoa egingo dugu aurrerantzean, zientzia gizarteari hurbiltzeko konpromisoan. Beste hamarkada baten hasiera dugu hau, beraz.
Donostia International Physics Center 2000ko apirilaren 27an inauguratu zen ofizialki, mundu osoko zientzialariei trukea eta sormena sustatzen duen gune bat eskaintzeko asmoz.
Hamar urte hauetan zehar, hiru egitasmo nagusi landu dira:
Garrantzi berezia izan duen beste jarduera bat Fellows Gipuzkoa Programa izenekoa da, ikerlari gazteen itzulera errazteko programa, hain zuzen. Ikerlari gazte horiek, gehienak behintzat, Euskal Herrikoak eta atzerrian lanean ibilitakoak dira. Aurrerapen ildo honetan bertan, gure Kalkulu Gunea sortu genuen 2003ko uztailean, fisika konputazionaleko eta materialen simulazioko kasu konplexuetan nazioarteko erreferente bihurtzeko asmoarekin.
2005eko irailean, DIPC zentroak lau egun iraun zuen biltzar bat antolatu zuen Albert Einsteinen annus mirabilis ospatzeko. Programaren barruan sei Nobel Saridunen hitzaldiak antolatu ziren, Einsteinen irudian adituak ziren beste hamahiru aditu ospetsuren hitzaldiekin batera, haren lanek fisika eta filosofia modernoetan izan zituzten ondorioak gai hartuta. 2008an gure TB web kanala sortu genuen DIPCk antolatzen dituen edo bertako langileek parte hartzen duten solasaldi, mintegi, topaketa eta gertakariak eskaintzeko. Bestalde, DIPC zentroak sinposio bat antolatu zuen nanoGUNE erakundearekin batera: Atom by Atom – nanozientzia eta nanoteknologiaren aurrerapenak, erronkak eta ondorioak berrikusi zituen biltzarra.
Hamar urteko ibilbidearen ondoren, harro esan genezake bete egin ditugula hastapenetatik markatu genituen helburuak eta ondorioz, ospatu nahi dugu. Passion for Knowledge zientzien eta humanitateen mundu mailako irudi handiak bilduko dituen jaialdia izango da, era askotako diziplina, kultura eta filosofia bilduko dituena, DIPCren hamargarren urteurrena eta zientziaren aurrerapenari eskainitako dedikazioa ospatzeko asmoz, betiere ezagutzak bere horretan sortzen duen maitasunak gidatua. Horixe izan da DIPCen oinarri nagusia, erabakiz eta erabakimenez, ezagutzaren bilaketatik haratago doan egiazko abentura intelektual gisa sortu eta errotua. Hala ere, gogorarazi nahi dugu ezagutzak zenbaterainoko garrantzia duen abantaila lehiakor bat lortzeko, berrikuntza ikuspegi komertzial batetik ustiatzeko eta oraindik etortzeko dauden belaunaldien ongizatean laguntzeko. Ezagutzarekiko grina azpimarratzeaz gainera, aurrerabide zientifiko, teknologiko eta kulturala bultzatzen duen eragile nagusi gisa, jaialdiak eztabaida hori gizartera hedatu eta gizartea bera erakarri nahi du ospakizunetara.
| Passion for Knowledge | Paseo Manuel de Lardizabal, 4. 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN, Spain | Tel: +34 943 42 81 11 | info@dipc10.eu